ERREGETZAREN BILDUMA MUSEOA, MADRIL

  1. Sarrera
  2. Proiektuak
  3. Consulting
  4. ERREGETZAREN BILDUMA MUSEOA, MADRIL

Museo berrian artelanen biltokien zonaldearen diseinua. Ondare Nazionala.

Albayalde lan-taldea EUN Sistemekin batera lanean ari da museoan ikusgai egongo ez diren erregetzaren bilduma objektuak jazarriko diren lekua diseinatzen, non 2400m2 azalera izango duen: erloju edota bitxi batetik balio handiko margolan, gurdi edo tapiz batera aurkituko dira. Gordailuko (Irun) eta DHUB-ko Erreserbetako (Bartzelona) proiektuak aurrera eraman ostean, hau izango da guretzat, tamaina handiko hirugarren proiektua ondareen gordelekuaren arloan.

 Aurretik aipatutako proiektuan, Ondare Nazionalak hautatutakoa, erabaki da zeintzuk izango diren objektuak gordetzeko altzariak eta baita hauen banaketa nolakoa izango den biltegian; eskuragarritasun eta zirkulazio baldintza egokienetan. Hurrengo hilabeteetan, aukeratutako ekipamentuaren fabrikazio, montaje eta instalaziora ekingo zaio eta biltokien kudeaketarako sistema moderno bat ezarriko da.

 Erregetzaren Bilduma Museoa, Tuñon eta Masilla arkitektoek diseinatutakoa, dimentsio handiko eraikina da, Errege Jauregiaren eta Almudena Katedralaren atzealdetik zabalduko dena, eta izugarrizko aniztasuna eta ondasun handiak izango dituena, 154.000 piezatik gorakoak.

Proiektuari lotutako edukia