GAUERDIKO IPARRORRATZA / BRÚJULA DE MEDIANOCHE – CRISTINA IGLESIAS

  1. Sarrera
  2. Proiektuak
  3. Conservation
  4. GAUERDIKO IPARRORRATZA / BRÚJULA DE MEDIANOCHE - CRISTINA IGLESIAS

Eskultura hau Eusko Legebiltzarraren egoitzaren sarrera nagusiaren ondoan jarri zen 2008an, terrorismoaren biktimak omentzeko eta oroitzeko. 2022an, bere kokapenak aire zabalean jasandako degradazioaren ondorioz, kontserbazio eta zaharberritze proiektu bati ekitea erabaki zen.

Lanen zuzendaritza teknikoa Albayaldek egin zuen, Lourdes Fernándezekin batera, Artingenium enpresakoa, artistaren ohiko kolaboratzailea. Ártyco S.L.k egin zituen kontserbazio- eta zaharberritze-lanak.

Lana gresez egina dago, tonu gorrixka, laranja eta morez osatutako kolorazio aldakorrekin. Sei sareta handik osatzen dute. Sareta horiek euskaraz idatzitako XVI. mendeko nabigazio-koaderno batetik ateratako testu bat irudikatzen dute.

Kontserbazio-egoeraren diagnostikoaren eta materialen karakterizazioaren ondoren, garbiketa-tratamenduak egin dira, biokolonizazioa desagerrarazi da, pitzadurak zigilatu dira, askatutako zatiak atxiki dira, berrintegrazio kromatikoa egin da eta hidrofugatzailea aplikatu da. Prebentziozko mantentze- eta kontserbazio-plan bati esker, pieza behar bezala zaindu ahal izango da datozen urteetan.