Eduki digitalak aditu ezberdinekin batera eraikiak izan dira, hauen artean, Perier d’Ieteren, C., Serck- Dewaide, M., Glatigny, J-A., Muñiz Petralanda, J., etab.
2013-2015.
Garai batean espainiar koroa Herbereetako lurraldearekin harremanetan egoteak, artelan hauek guganaino iristea ahalbidetu zuen. Horrela, Web orrialdearen helburu nagusia genero honetako erretaula garrantzitsuenak ezagutaraztea eta hauen balioa areagotzea da. Bertan sarrera testuek historiaren berri eman ostean, katalogoan 38 erretaulen informazio zehatza eskaintzen da..
Erabiltzailearen nahiak asetzeko asmoz, erretaulak topa ditzakegun herri eta hirien baliabide turistikoen inguruko informazioa eskaintzen da. Azkenik, Jokoen moduluak web orrialdeko edukiak modu ludikoan azaltzen ditu.