ONDAREA EZAGUTZEN: AIZARNARA BISITA

Gordailua Gipuzkoako ondare bildumen zentroko talde batek, Cristina Fernandez eta Itziar Gutierrezekin batera, Aizarnako Jasokundeko Andre Mariaren parrokiara bisita antolatu zuen, herriko ondare erlijiosoa balioetsi, ezagutarazi eta herritarrekin partekatzeko.

Aizarna izan da lurraldean zehar hedatuko den proiektu baten lehenengo geldialdia. Proiektu horren helburua herritarrek kultura-ondare erlijiosoaren kontserbazioan parte-hartze aktiboa izatea da. Horrela, saio hauen bitartez, kontserbazioaren arloko herritar, historialari eta profesionalak elkarlanean arituko gara, erlijio-tenpluen kontserbazioari eta erabilera berriei buruzko hausnarketa sustatuz. Izan ere, guztion konplizitatea ezinbestekoa da ondarearen etorkizuna bermatzeko.

Eskerrik asko Aizarnako bizilagunei eta, bereziki, proiektu pilotu honetan parte hartu duzuen guztioi. Ondarea kontserbatzeko lehen urratsa ezagutza da. Ezagutzen ez dena ez da ez estimatzen ez baloratzen, eta, beraz, ez da zaintzen ez babesten.

AIZARNA